Astekari Praktikoa


Astekari honen bitartez, ostegun eta ostiraletan IKTko saio praktikoetan eginiko jardueren zein proiektuen hausnarketa pertsonala egingo dut.


2014ko URRIAK 30

Gaur, urriak 24 egunean egindakoa berreskuratu behar izan dut (ezin izan nintzelako egon). Beraz, blog bat ireki (Blogger) gmail kontuarekin, sarrera & etiketak osatu, diseinua hautatu eta bideoak zein irudiak igo behar izan ditut. Diseinuarekin zenbait arazo eduki ditut; izan ere, nik ipinitako hainbat aukera haien funtzioa betetzen ez zutelako. 

                                                                         
Zehazki gaurko egunari dagokionez, bloggaren inguruko jarduerak egiten jarraitu da klasean. Gadget deiturikoak erabili ditugu; nire kasuan, ikaskideen helbideak txertatu eta "ClocLink" izeneko web orrialdetik erloju bat itsatsi dut. Kasu honetan, bloggean egindako eraldaketak gordeta mantendu dira. Honetaz gain, feed bat zer den azaldu egin digute eta honen erabilera ikasi.

Amaiera moduan, esan dezaket nire lehenengo praktika saioa oso interesgarria izan dela. Nik ez nahiz baliabide digitaletan bereziki ulertua baina etorkizunean erabilgarriak izan daitezkeen gauzak ikusi egin ditut.



2014ko AZAROAK 13

Aurreko saio praktikoan egon ezin izan nintzenez, gaur lan proiektua aurrera eramateko egokitu zaidan taldea zein den ezagutu dut. Nire taldekideak: Nerea Garcia, Xabier ibarrondo, Eider Martinez, Ander Gastesi eta Asier Ibarzabal dira.

Ondoren, klaseari hasiera emateko azalpen batzuk jaso ditugu. Irakasleak, Word programari ahalik eta etekin gehien atera ahal izateko zenbait gauza erakutsi dizkigu. Adibidez: gauzak alfabetikoki ordenatzera, bibliografiak ondo antolatzera, iruzkinak gehitzera edo izenburuak modu desberdinetaz mailakatzera beste gauzen artean. Hau egin eta gero, ezagutzak praktikan jarri ahal izateko, ondo ipini beharreko word orrialde bat eman digute.

Nahiko saio interesgarria izan da. Egunero erabiltzen den Word bezalako programaren informazio adigarria ikasi baitut. Ez dakit nire ikaskideok honen inguruko ideiarik bazeukaten, nik ez.

                                              

2014ko AZAROAK 14

Taldeko lanarekin hasi gara gaur prktikako saioan. Lehenengo zereginak talden biltzea, gure datuak eskatzen zituen fitxa egitea .

Taldeka lan egiterako orduan agertu ahal diren arazoak azaltzen dituen testu bat irakurri dugu. Ondoren honen inguruan eztabaidatu dugu, baina guztiok ados geunden testuak esaten zuenarekin.

"Los Jetas y los Pasotas" izeneko testua irakurri genuen bigarrenik. Bertan, talde bat osatu dezaketen pertsonen izaera ezberdinak agertu dira. Hauek tratatzeko eta taldearen onezpena mantentzeko egin daitezkeen aholu bezalakoak azalduta daude. Berriz ere, taldekideekin bildu eta testu honen gaiari buruz hitz egin dugu, arlo honetan izan ditugun gure esperientziak azalduz.

Azkenik, lehen aipatutako fitxan taldeko arauak adostu eta idatzita utzi genituen. Amaitzeko, google sites bat ireki dugu. Honen bitartez, lanak eskegi eta partekatu ahal izango ditugu.

Gaurko klasea interesgarria izan da. Sites bat nola erabiltzen den eta batez ere zertarako balio duen ikasi ahal izan dut. Dena dela, pasaden urtean irakurritako testu bat (Los Jetas y los Pasotas) berriz ere irakurri behar izateak pixka bat errepetitiboa ein zait.


2014ko AZAROAK 20

Lantaldeko proiektuarekin aurrera jarraitu egin dugu gaur. Lehenbizi, Popplet izeneko programa zer den eta nola erabili azaldu digute eta hau erabilita egoeraren azterketako eskema bat egin behar izan da. 














Azkenik, gure lanen puntuen amaituta edukitzeko epeak zehaztu ditugu kronograma batean.

Gaurko klase praktikoaren inguruan, popplet programaren ezagutza izan ezik ezer garrantzitsua gertatu ez dela esan behar dut. 



2014ko AZAROAK 21

Gaur praktikako saioan, konpetentzia digitalari buruzko informazioa bilatu dugu. Hau aukeratu ondoren, hainbat iturrietatik ateratako informazioa aztertu egin dugu. Honek, gure helburuak (talde laneko proiektua) argitu ahal izateko aukera eman digu. 

Nire kasuan, gaitasun digitalak eskolan izan dezaketen ondoriei buruz informazioa bilatzea egokitu egin zait; Word baten bitartez egin dut zirriborroa eta gero taldeko mapa kontzeptualean sartu dugu. 

Azkenik, taldeko kide guztion artean, hausnarketa finala egiten hasi egin gara. Gainera, hurrengo egunerako lana burutzeko erabili behar dugun Delicious programaren funtzionamendua azaldu digute.



2014ko AZAROAK 27

IKTak hezkuntzan duten garrantziari buruz 8 estekak igo egin behar izan ditugu Delicious programaren bidez. Ondoren, irakasleak bat aukeratzeko esan eta Sitesean honen inguruko informazio taula igo egin behar izan dugu.

Hau egina edukita, sitesean guztiz amaitu gabe genituen zenbait gauza burutzeko aprobetsatu dugu. Niri konkretuki hobetzeko egokitu zaidan atala siteseko sarrera izan da. Nire taldekideok beste puntuak landu egin dituzte (emangarriak azaldu, amaitugabekoa burutu ...).

Gaur egun probetsagarria izan da. Josunek, sitesean hobeto egin beharreko puntuak zeintzuk diren esan dizkigu eta hauek hobetzera ekin diogu. Sarrera hobetu, argazki & irudi gehiago ipini, atalak desberdinak bereiztu ... beste batzuen artean. Hala ere, gauza batzuk klase ostean amaitu behar izan ditugu.




2014ko ABENDUAK 11

Gaur proiektuaren azkenengo xehetasunak prestatzeko izan dugun azken eguna izan da. Honetaz gain, bakoitzak aurkeztuko zuen zatiari buruz hitz egin dugu. Modu honetan, bakoitzak ondo prestatzeko aukera izan dugu.

Proiektuan erabiliko dugun webgunea ere zein izango den erabaki dugu. Childtopia izango da; erabiltzeko erreztasuna eta baliabide desberdinen eskuragarritasuna izan dira orrialde hau aukeratzeko balioak.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina