2014(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

ESKOLA 2.0

Eskolen arteko lankidetza proiektua, Eskola 2.0 bezala hobeto ezagututa hezkuntza zentroetan teknologia barneratu nahi du. Izan ere, gure ikasgelak, material egokiaren laguntzaz, digitalizatzeko aukera bezala definitu daiteke.
 
 

 
Berritzegune Nagusitik hezkuntza zentro guztietara bideratu nahi den proiektua da. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, ikaskuntza maila guztiek izango dute lankidetza proiekturen batean parte hartzeko aukera. Proiektu hauek, komunikazio gaitasuna, baliabide digitalak, konpetentzia digitalak ... lantzeko aproposak dira. Beraz, IKTek klase barruan izan dezaketen presentzia nagusitzen dute. Gainera, klasean zein ikastetxeko beste edozein gelatan lantzeko aukera ematen dute (ludoteka, liburutegia, informatika gela ...). Oso modu bisualean landu ahal diren jarduera konstruktiboak eratzeko kapazitatea dauka; beraz, edozein momentuan landu nahi diren edukiak mota askotariko ariketa ereduetara egokitzeko aukera eskaini egiten du.
 
Lan metodología kolaboratiboa da; beraz, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa & interakzioa lantzen dira. Honetaz gain, taldelana eta elkarlaguntza bezalako interakzioak jorratzeko aproposa da. Hau gutxi ez balitz, desoreko edo antolaketa falta eragin ahal dituen taldelana momento guztian, ordenagailu zentrala erabiliz, irakaslearen ikuspegian egongo da.
 
Eskola 2.0ren bidez: ikasgela tradizionalak ikasgela digitalak bihurtu daitezke, irakasleak IKTetan hezitu egiten dira, metodología berrienganako aldaketan laguntzen da, baliabide digitalen gainontzeko ezjakintasuna gutxitu egiten da, lehen aipatutako elkarlana eta talde interakzioa sustatzen dira eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzen da beste batzuen artean.
 
Amaitzeko, proiektu honek eskaintzen dituen posibilitate & abantaila guztiak aipatzeaz gain, honekin lan egiten duten ikasleen zein hezkuntza profesionalen prestakuntza osatzeko (etorkizunari begira) lan egiteko balio duen erreminta dela aipatu nahiko nuke.


Informazio Iturriak:
http://es.slideshare.net/eskola20
http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest
http://inika.eus/eu/berriak/133-ique-es-eskola-20

2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

ESKOLAKO TEKNOLOGIA

 
 
 
KTen gaian sakonki barneratu baino lehen, eskolako teknologiari buruzko informazio pixka bat aztertzea einbestekoa dela uste dut.
 
Eskola barnean aurki dezakegun teknologia anitza izan daiteke: bideoak, ordenagailuak, imprimagailuak, telebistak etabarreko gailuak hezkuntza barnean izan ahal ditugun beharrak modu errazago batean asetzeko bideratuta aude.
 
Oso zeregin garrantzitsua daukatela behin ulertuta, hauen erabilpena ahalik eta egokiena izateko trataera zuzena eman behar diegu.
 
Honi buruz gehiago jakiteko nahiko azalpen argiak ematen dituen hurrengo webgunea irakurtzea gomendatzen dut:
 

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

ARBELA DIGITALA

 
Arbela digitala hezkuntza zentroetan, lehen hezkuntza mailan, aurkitu dezakegun oinarrizko gailu teknologikoa da. Eskola 2.0 proiektuan sartuta egotekotan, arbela bana eduki beharko litzateke klase bakoitzean; froga garaian ez egotekotan. Ohiko arbelaren ordezko bezala har daiteke eta oso gailu potentea da.

 
 


Deskribapenari dagokionez, nahiko tamaina zein dimentsio nabarmeneko gailua da. Normalean ez da arbela normal bat bezain handia; hala ere, ordenagailu arrunt bateko pantaila bat baino 4 edo 5 bider handiagoa da gutxienez. Ordenagailu eta proiektore digitalekin konektatuta egon behar da funtzionatu ahal izateko.
 
Honek irakaskuntza prozesuan eskaini dezakeen abantaileen artean, umeek dituzten edukiak teknologiaren bitartez lantzea nabarmendu daiteke. Honetaz gain, klasearen eta irakasleen arteko interaktibitatea sustatzen eta garatzen laguntzen du; horrek ikasleen errendimenduan eta ingurugiroan positiboki eragiten du. Proiektuak beste ikuspuntu batzuetatik bideratzea ahalbidetzen du.
 
 
 


Interaktibitatearen sustapena:
 
Laburbiltzeko, arbela digitala ikaskuntza prozesuari hobekuntza ugari ekartzen dizkion baliabide digitala da. Ez du inolako eragozpenik eragiten klasean; ikasleak, gaur egungo gizarte teknologikora prestatzeko erreminta besterik ez da.
 
 

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

IKT ak HEZKUNTZAN



IKTen inguruko lehen sarrera honetan, informazioa modu erraz eta orokor batean azaltzen nahiko nuke.
 
Lehenbizi, teknologien garrantzia azaldu behar da. Gaur egun teknologia gizarteko edozein eremutan aurkitu daiteke. Arrazoi honengatik ezinbestekoa da mota honetako baliabideak klaseetan sartzen hastea.
 
Hezkuntza zentroetan zein formakuntza sustatzen duten edozein motako zentroetan barneratu behar dira. Lehen Hezkuntzan dagoeneko, "arbela 2.0" proiektuaren bitartez, 6 eta 12 urte bitarteko umeek mundo honi etekin edukatiboak ateratzen hasi dira. Informazioa bereganatzeko erraztasun handiagoa, gailu teknologikoetan (ordenagailuak & arbela digitalak) trebekuntza, eduki gehiago lantzea, ezinbestekoak diren programa informatikoen erabilera (Google, Word ...), etorkizunerako prestaketa ... zein beste asko aipatu daitezke.