2014(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

ESKOLA 2.0

Eskolen arteko lankidetza proiektua, Eskola 2.0 bezala hobeto ezagututa hezkuntza zentroetan teknologia barneratu nahi du. Izan ere, gure ikasgelak, material egokiaren laguntzaz, digitalizatzeko aukera bezala definitu daiteke.
 
 

 
Berritzegune Nagusitik hezkuntza zentro guztietara bideratu nahi den proiektua da. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, ikaskuntza maila guztiek izango dute lankidetza proiekturen batean parte hartzeko aukera. Proiektu hauek, komunikazio gaitasuna, baliabide digitalak, konpetentzia digitalak ... lantzeko aproposak dira. Beraz, IKTek klase barruan izan dezaketen presentzia nagusitzen dute. Gainera, klasean zein ikastetxeko beste edozein gelatan lantzeko aukera ematen dute (ludoteka, liburutegia, informatika gela ...). Oso modu bisualean landu ahal diren jarduera konstruktiboak eratzeko kapazitatea dauka; beraz, edozein momentuan landu nahi diren edukiak mota askotariko ariketa ereduetara egokitzeko aukera eskaini egiten du.
 
Lan metodología kolaboratiboa da; beraz, ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa & interakzioa lantzen dira. Honetaz gain, taldelana eta elkarlaguntza bezalako interakzioak jorratzeko aproposa da. Hau gutxi ez balitz, desoreko edo antolaketa falta eragin ahal dituen taldelana momento guztian, ordenagailu zentrala erabiliz, irakaslearen ikuspegian egongo da.
 
Eskola 2.0ren bidez: ikasgela tradizionalak ikasgela digitalak bihurtu daitezke, irakasleak IKTetan hezitu egiten dira, metodología berrienganako aldaketan laguntzen da, baliabide digitalen gainontzeko ezjakintasuna gutxitu egiten da, lehen aipatutako elkarlana eta talde interakzioa sustatzen dira eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzen da beste batzuen artean.
 
Amaitzeko, proiektu honek eskaintzen dituen posibilitate & abantaila guztiak aipatzeaz gain, honekin lan egiten duten ikasleen zein hezkuntza profesionalen prestakuntza osatzeko (etorkizunari begira) lan egiteko balio duen erreminta dela aipatu nahiko nuke.


Informazio Iturriak:
http://es.slideshare.net/eskola20
http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest
http://inika.eus/eu/berriak/133-ique-es-eskola-20

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina