2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

ARBELA DIGITALA

 
Arbela digitala hezkuntza zentroetan, lehen hezkuntza mailan, aurkitu dezakegun oinarrizko gailu teknologikoa da. Eskola 2.0 proiektuan sartuta egotekotan, arbela bana eduki beharko litzateke klase bakoitzean; froga garaian ez egotekotan. Ohiko arbelaren ordezko bezala har daiteke eta oso gailu potentea da.

 
 


Deskribapenari dagokionez, nahiko tamaina zein dimentsio nabarmeneko gailua da. Normalean ez da arbela normal bat bezain handia; hala ere, ordenagailu arrunt bateko pantaila bat baino 4 edo 5 bider handiagoa da gutxienez. Ordenagailu eta proiektore digitalekin konektatuta egon behar da funtzionatu ahal izateko.
 
Honek irakaskuntza prozesuan eskaini dezakeen abantaileen artean, umeek dituzten edukiak teknologiaren bitartez lantzea nabarmendu daiteke. Honetaz gain, klasearen eta irakasleen arteko interaktibitatea sustatzen eta garatzen laguntzen du; horrek ikasleen errendimenduan eta ingurugiroan positiboki eragiten du. Proiektuak beste ikuspuntu batzuetatik bideratzea ahalbidetzen du.
 
 
 


Interaktibitatearen sustapena:
 
Laburbiltzeko, arbela digitala ikaskuntza prozesuari hobekuntza ugari ekartzen dizkion baliabide digitala da. Ez du inolako eragozpenik eragiten klasean; ikasleak, gaur egungo gizarte teknologikora prestatzeko erreminta besterik ez da.
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina