2015(e)ko urtarrilaren 7(a), asteazkena

BIDEO EDUKATIBOAK

Bideo edukatiboak, hezkuntza prozesuan balio hezitzailea izan dezaketen dokumentu bideografioei deritzo. Bertan, bideo didaktikoak (helburu didaktiko batekin bereziki egindakoak) zein beste erako bideoak (helburu didaktikoekin ez egindakoak nahiz eta hezkuntzarako baliogarriak izan daitezkeenak) sartu egiten dira.

Lortu nahi den helburuaren arabera bideoak oinarrizko 4 funtzio betetzen dute:

  1. Funtzio Informatiboa: Errealitatea modu estruktural & antolatuan aurkezten du.
  2. Funtzio Instruktiboa: Gidatu, ikasketa bideratu eta garapen kognitiboa sustatzen du.
  3. Funtzio Motibatzailea: Gai berri baten bitartez persona erakarri eta eduki bati buruz ohartarazten dio.
  4. Funtzio Ebaluatzailea: Erreflexioa, analisia eta autoebaluazioa ahalbidetzen ditu.

 
 
 


Funtzio zehatz hauetaz gain, badaude bideo bat modu hezitzaile edo instruktibo batean erabiltzerako orduan jarraitu beharreko eta kontuan hartu beharreko beste puntu batzuk.
Bideoa hasi baino lehen, hau ikusten ari garen bitartean eta ikusi ondoren kontuan hartu beharreko puntuak dira konkretuki. Honi buruzko informazio eskematiko, zehaztuago eta antolatu gehiago bereganatzeko honeko webgunea kontsultatzea gomendatzen dut.

Webgune honetan bideoak irakaskuntza - ikaskuntza prozesuan izan dezaketen garrantziari buruzko informazio gehiago eskuragarri dago:

http://www.conevyt.org.mx/cursos/para_asesor/tics/tema5_2.htm

JOKOAK

Ariketak, lanak edota proiektuak oso garrantzitsuak dira edukiak bereganatzeko eta helburuak lortzerako orduan. Hala ere, badaude hezkuntzan garrantzia handia daukaten eta oso denbora gutxi eskaintzen zaien elementuak. Elementu horien artean jokoak nabarmendu nahiko nituzke. Jokoak oso baliogarriak dira umeentzat, ondo pasatzen duten bitartean ikasten ari direlako.
 
 
Hona hemen interneteko joku interaktiboak eta didaktikoak dauzkaten zenbait webgune:
 

2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

ABANTAILAK & DESABANTAILAK


IKTak errekurtso berri bat bihurtu dira hezkuntza barruan, hori dela eta hauetaz nola aprobetxatu gaitezkeen eta etekin handiena nola atera dezakegun kontuan hartu behar dugu. Ordenagailu bat erabiliz informazioa lortzeko ez da nahikoa, hemen aurkezten diren abantaila eta desabantaila guztiak baloratzea ezinbestekoa da.
 
ABANTAILAK:
 
Interesa & Motibazioa: IKTak normalean motibatu egiten dute. Hori dela eta, ikasleak egiten ari den jardueran gehiago inplikatzeko probabilitateak handitzen ditu.
 
Interakzioa: Baliabide hauekin lanean aritzen diren pertsonek aktibititate intelektual ez etengabe baina bai jarraitu batean aritzen dira denbora luzez.
 
Informazio anitza: Informazio ugarirekin kontaktuan egoteko aukera ematen duten elementuak dira. Honi esker, ez gaude testuetara edo liburuetara mugatuta egongo eta datuak etengabe berritu ahal izango ditugu.
 
Ikasketa Programazioa: Bakoitzak ikasterako orduan bere erritmo propioa jarraitzeko aukera edukiko du. Modu honetan ez da beharrezkoa izango besteen erritmora moldatzea eta antsietatea & estresa bezalako kalteak gutxitu edota murriztuko dira.
 
Teknologiaren erabilpenaren menderapena: Teknologiak modu egoki eta etekingarri batean erabiltzeko beharrezkoak diren konpetentzia eta gaitasunak bereganatu egiten dira.
 
 
 
 
 
 
DESABANTAILAK:

 
Distrazioak: Erabiltzaileak batzuetan lan egiten egon beharrean, jolasten edo veste gauzak egiten aritzen dira.
 
Dispertsioa: Aurrekoarekin lotura estua mantentzen du. Erabiltzaileek ez daude lanik egiten; hori egiten egon beharrean internet eskaintzen dituen aukera desberdinak ikusten aritzen dira.
 
Dirua: Zenbait kasuetan garestiak izan daitezkeen gailuak beharrezkoak dira; hori dela eta, aurrekontuekin arazoak sortu ahal dira.
 
Denbora galtzea: Zenbaitetan denbora galtzen da erraminta hauen erabilpenean. Praktika faltagatik, erabilpenaren ezjakintasunagatik ...
 
Erakartasun txikia: Pertsona guztiei, normala denez, ez zaie teknologiaren inguruko mundua erakargarria egiten. Pertsona helduak bereizi daitezke batez ere.
 
 
 
 

 
Adibide hauetaz gain, badaude adierazgarriak diren beste adibide baliogarri asko. Adibide hauetaz informazioa ateratzeko eta gai honen inguruko beste puntu asko ikasteko hurrengo webgunea interesgarria da: http://www.conevyt.org.mx/cursos/para_asesor/tics/tema1_4.htm

2015(e)ko urtarrilaren 3(a), larunbata

BALIABIDE ANIZTASUNA

Beste sarrera batzuetan aipatu dugun bezala, baliabide digitalak gela barruan egin ahal izateko aukera anitz eskaintzen dute. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egiteko ariketa zein jardueren eskaintza handia eta desberdina da.
 
Banaka zein taldeka egiteko ariketak, maila desberdinetara bideratutako jarduerak, epe edo burutze luzeera desberdinekoak, eduki ezberdinak lantzen dituztenak edo helburu zehatz batzuk lortu nahi dituztenak, adibidez sortu daitezkeen ariketen adibide batzuk baino ez dira.  Arbela digitala, proiektorea eta ordenagailu zentrala erabilita edozein ezaugarriko ariketetara heldu gaitezke.
 
Webgune honen laguntzarekin ariketa hauen adibide ugari ikusi eta frogatu dezakegu. Alternatiba desberdinak frogatu daitezke eta bakoitzaren beharren araberetara egokitu.
 
 
Ariketen adibideak (Sites):