2015(e)ko urtarrilaren 7(a), asteazkena

BIDEO EDUKATIBOAK

Bideo edukatiboak, hezkuntza prozesuan balio hezitzailea izan dezaketen dokumentu bideografioei deritzo. Bertan, bideo didaktikoak (helburu didaktiko batekin bereziki egindakoak) zein beste erako bideoak (helburu didaktikoekin ez egindakoak nahiz eta hezkuntzarako baliogarriak izan daitezkeenak) sartu egiten dira.

Lortu nahi den helburuaren arabera bideoak oinarrizko 4 funtzio betetzen dute:

  1. Funtzio Informatiboa: Errealitatea modu estruktural & antolatuan aurkezten du.
  2. Funtzio Instruktiboa: Gidatu, ikasketa bideratu eta garapen kognitiboa sustatzen du.
  3. Funtzio Motibatzailea: Gai berri baten bitartez persona erakarri eta eduki bati buruz ohartarazten dio.
  4. Funtzio Ebaluatzailea: Erreflexioa, analisia eta autoebaluazioa ahalbidetzen ditu.

 
 
 


Funtzio zehatz hauetaz gain, badaude bideo bat modu hezitzaile edo instruktibo batean erabiltzerako orduan jarraitu beharreko eta kontuan hartu beharreko beste puntu batzuk.
Bideoa hasi baino lehen, hau ikusten ari garen bitartean eta ikusi ondoren kontuan hartu beharreko puntuak dira konkretuki. Honi buruzko informazio eskematiko, zehaztuago eta antolatu gehiago bereganatzeko honeko webgunea kontsultatzea gomendatzen dut.

Webgune honetan bideoak irakaskuntza - ikaskuntza prozesuan izan dezaketen garrantziari buruzko informazio gehiago eskuragarri dago:

http://www.conevyt.org.mx/cursos/para_asesor/tics/tema5_2.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina