2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

ABANTAILAK & DESABANTAILAK


IKTak errekurtso berri bat bihurtu dira hezkuntza barruan, hori dela eta hauetaz nola aprobetxatu gaitezkeen eta etekin handiena nola atera dezakegun kontuan hartu behar dugu. Ordenagailu bat erabiliz informazioa lortzeko ez da nahikoa, hemen aurkezten diren abantaila eta desabantaila guztiak baloratzea ezinbestekoa da.
 
ABANTAILAK:
 
Interesa & Motibazioa: IKTak normalean motibatu egiten dute. Hori dela eta, ikasleak egiten ari den jardueran gehiago inplikatzeko probabilitateak handitzen ditu.
 
Interakzioa: Baliabide hauekin lanean aritzen diren pertsonek aktibititate intelektual ez etengabe baina bai jarraitu batean aritzen dira denbora luzez.
 
Informazio anitza: Informazio ugarirekin kontaktuan egoteko aukera ematen duten elementuak dira. Honi esker, ez gaude testuetara edo liburuetara mugatuta egongo eta datuak etengabe berritu ahal izango ditugu.
 
Ikasketa Programazioa: Bakoitzak ikasterako orduan bere erritmo propioa jarraitzeko aukera edukiko du. Modu honetan ez da beharrezkoa izango besteen erritmora moldatzea eta antsietatea & estresa bezalako kalteak gutxitu edota murriztuko dira.
 
Teknologiaren erabilpenaren menderapena: Teknologiak modu egoki eta etekingarri batean erabiltzeko beharrezkoak diren konpetentzia eta gaitasunak bereganatu egiten dira.
 
 
 
 
 
 
DESABANTAILAK:

 
Distrazioak: Erabiltzaileak batzuetan lan egiten egon beharrean, jolasten edo veste gauzak egiten aritzen dira.
 
Dispertsioa: Aurrekoarekin lotura estua mantentzen du. Erabiltzaileek ez daude lanik egiten; hori egiten egon beharrean internet eskaintzen dituen aukera desberdinak ikusten aritzen dira.
 
Dirua: Zenbait kasuetan garestiak izan daitezkeen gailuak beharrezkoak dira; hori dela eta, aurrekontuekin arazoak sortu ahal dira.
 
Denbora galtzea: Zenbaitetan denbora galtzen da erraminta hauen erabilpenean. Praktika faltagatik, erabilpenaren ezjakintasunagatik ...
 
Erakartasun txikia: Pertsona guztiei, normala denez, ez zaie teknologiaren inguruko mundua erakargarria egiten. Pertsona helduak bereizi daitezke batez ere.
 
 
 
 

 
Adibide hauetaz gain, badaude adierazgarriak diren beste adibide baliogarri asko. Adibide hauetaz informazioa ateratzeko eta gai honen inguruko beste puntu asko ikasteko hurrengo webgunea interesgarria da: http://www.conevyt.org.mx/cursos/para_asesor/tics/tema1_4.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina